(+34) 973 645 836. 9:00 h > 22:00 h reservas@hoteldethpais.com

Legezko oharra

Web-orri hau HOTEL DETH PAIS SL enpresaren jabetzakoa da (enpresaren IFK: B25863565 da, eta helbidea: Pl. Dera Pica, 10, 25598 Salardú).

Edozein kontsulta edo proposamen egiteko, jarri gurekin harremanetan helbide elektroniko honetan: info@hoteldethpais.com.

Web-orri hau Espainian soilik aplikatzekoa den araudiari jarraituko zaio, eta haren mende geratzen dira web-orri hau erabiltzen dutenak, Estatu Espainolekoak nahiz kanpokoak izan.

ERABILTZAILEA doan sartzen ahal da gure web-orrian; aldez aurretik, web-orria ERABILTZEKO BALDINTZA OROKOR hauek (sartzeko unean indarrean daudenak) irakurri eta osorik, espresuki eta erreparorik gabe onartu behar ditu. Horregatik, mesedez, arretaz irakurri. ERABILTZAILEAK gure ataria, haren edukiak edo zerbitzuak erabiltzen dituenean, hura erabiltzeko baldintza orokorrak onartzen ditu, eta haiei men egiten die. Erabiltzailea ez badago ados ataria erabiltzeko baldintza hauekin, uko egin beharko dio ataria erabiltzeari eta haren bidez jarduteari.

Edozein unetan aldatzen ahal dugu gure webgunearen aurkezpena eta konfigurazioa, zerbitzuak handitu edo murriztu, eta are gehiago, saretik kendu (baita emandako zerbitzuak eta edukiak ere), hori guztia alde bakarretik eta aldez aurretik jakinarazi gabe.

 

A. Jabetza intelektuala.

Eduki, testu, irudi, marka eta iturburu-kode guztiak gure jabetzakoak edo hirugarrenen jabetzakoak dira (eta horiei ustiapen-eskubideak eskuratu zaizkie), eta jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babesten dituzte.

Erabiltzaileak erabilera pribatua eman diezaieke, irabazi-asmorik gabea, eta berariazko baimena beharko du horiek aldatu, erreproduzitu, ustiatu edo banatzeko edo titularrari dagokion edozein eskubide baliatzeko.

 

B. Sartzeko baldintzak.

Gure web-orrian sartzea doakoa da eta ez da beharrezkoa aldez aurretik harpidetzea edo erregistratzea.

Datu pertsonalak bidaltzeak berekin dakar ERABILTZAILEAK berariaz onartzea gure pribatutasun politika.

Erabiltzailea, gure web-orrian sartzen denean, fede onaren, ordena publikoko arauen eta erabilera-baldintza orokor hauen arabera eginen du. Erabiltzailea bere ardurapean sartzen da gure webgunera, eta hirugarrenei edo guri eragiten ahal dizkigun kalte-galeren erantzule izango da.

Baliteke gure web-orrian beste webgune batzuetara sartzeko estekak aurkitzea. Kontuan hartuta ezinezkoa dela webgune horien informazioa, edukiak edota zerbitzuak kontrolatzea, jakinarazten dizugu ez dugula inolako erantzukizunik izango erabiltzaileak gure enpresarekin zerikusirik ez duten webgune horiek erabiltzean eragin ditzakeen kalte-galerengatik.

 

C. Pribatutasun politika.

Konfidentzialtasuna eta segurtasuna funtsezko balioak dira HOTEL DETH PAISen eta, horrenbestez, konpromisoa hartzen dugu erabiltzailearen pribatutasuna uneoro bermatzeko eta beharrezkoa ez den informazioa ez biltzeko. Jarraian, gure pribatutasun politikari buruzko beharrezko informazio guztia ematen dizugu, biltzen ditugun datu pertsonalei dagokienez, eta azaltzen dizugu:

Nor den zure datuen tratamenduaren arduraduna.

Zertarako biltzen ditugun eskatzen dizkizugun datuak.
Zein den tratamendurako legitimazioa.
Noiz arte gordetzen ditugun.
Nori jakinarazten zaizkion zure datuak.
Zein diren zure eskubideak eta horiek nola baliatu.

 

1. Arduraduna.

Ikus goiburuko datuak.

 

2. Bidalitako datuen tratamenduaren helburuak, legitimazioa eta kontserbazioa.

Honen bidez:

Harremanetarako formularioa.

Helburua: bitarteko bat ematea gurekin harremanetan jartzeko eta zure informazio-eskaerei erantzuteko, bai eta gure produktu, zerbitzu eta jardueren jakinarazpenak bidaltzeko ere, soil-soilik bitarteko elektronikoen bidez (posta elektronikoa, SMS, etab.), baldin eta onarpen-laukia markatzen baduzu.

Legitimazioa: erabiltzailearen baimena gure harremanetarako formularioaren bidez informazioa eskatzean eta informazioa bidaltzea onartzeko laukia markatzean.

Kontserbazioa: zure eskaera gure formularioaren bidez ebatzi edo posta elektronikoz erantzun ondoren, tratamendu berririk sortu ez baduzu, eta bidalketa komertzialak jasotzea onartu baduzu, horiei baja emateko eskatu arte.

Mezu elektronikoak bidaltzea.

Helburua: zure informazio-eskaerei erantzutea, zure eskaerak aintzat hartzea eta zure galderak edo zalantzak argitzea. Zure curriculum vitaea jasoz gero, zure datuak eta CVa gure datu-baseetan sartzen ahalko dira, gure oraingo eta/edo etorkizuneko hautaketa-prozesuetan parte hartzeko.

Legitimazioa: erabiltzailearen baimena, posta elektronikoaren bidez informazioa eskatzen digunean edo CVa bidaltzen digunean.

Kontserbazioa: zure eskaerari posta elektronikoz erantzun ondoren, tratamendu berririk sortu ez baduzu. Zure CVa jasoz gero, zure datuak gehienez urtebetez gordetzen ahalko dira, etorkizuneko hautaketa-prozesuetarako.

Zure datu pertsonalak emateko betebeharra eta hori ez egitearen ondorioak.

Datu pertsonalak emateko 14 urte izan behar dira gutxienez, edo, bestela, kontratatzeko gaitasun juridiko nahikoa.

Eskatutako datu pertsonalak beharrezkoak dira zure eskaerak kudeatzeko, erabiltzaile gisa alta emateko eta/edo kontratatu ditzakezun zerbitzuak emateko. Beraz, ematen ez badizkiguzu, ezin izango dizugu behar bezala erantzun, ezta eskatu duzun zerbitzua eman ere.

Nolanahi ere, eskubidea izango dugu zure datuak eta informazioa gure datu-baseetan sartu ala ez erabakitzeko.

 

3. Datuen hartzaileak.

Zure datuak konfidentzialak dira, eta ez zaizkie hirugarrenei lagako, legezko betebeharrik ez badago behintzat.

 

4. Cookieak.

Web-orri honek cookieak erabil ditzake, baina inola ere ez dituzte datu pertsonalak tratatzen, erabiltzailearen nabigazio-ohiturak atzematen edo publizitate-helburuekin erabiltzen, eta, beraz, salbuetsita daude Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko Legearen 22. artikuluan ezarritako betebeharrak betetzetik. Hala ere, erabiltzaileak onartzen du erabiltzailearen ekipoaren eta sarearen arteko komunikazioa ahalbidetzen duten cookieak erabiltzea, erabiltzaileak berariaz eskatutako zerbitzua ematea, erabiltzailea autentifikatzea edo identifikatzea (saioan soilik), erabiltzaileari segurtasuna ematea, multimedia erreproduzigailuen saioak egitea, karga orekatzeko saioak egitea, erabiltzaile-interfazea eta osagarriak pertsonalizatzea (plug-in) eta gizarte-edukiak trukatzea. Nolanahi ere, erabiltzaileak, nahi izanez gero, cookie horiek desaktibatu eta/edo ezabatu ditzake, Interneteko nabigatzailearen jarraibideei jarraituz.

 

5. Datu pertsonalen inguruko eskubideak.

Edozein pertsonak eskubidea du baimena edozein unetan kentzeko, baldin eta baimen hori bere datuen tratamendurako eman bada. Baimen hori kentzeak ez du inola ere baldintzatzen harpidetza kontratua edo aurretik sortutako harremanak gauzatzea.

Era berean, honako eskubide hauek balia ditzakezu:

Zure datu pertsonaletan sartzeko edo horiek zuzentzeko eskatzea, zuzenak ez direnean.
Datuak ezabatzeko eskatzea, baldin eta, besteak beste, datuak ez badira beharrezkoak datuak jasotzeko erabili ziren helburuetarako.
Egoera jakin batzuetan datu horien tratamendua mugatzeko eskatzea.
Zure datuen tratamenduari kontra egiteko eskatzea, zure egoera partikularrarekin lotutako arrazoiengatik.
Datuak eramateko eskatzea, araudian aurreikusitako kasuetan.
Aplikatu beharreko araudietan aitortutako beste eskubide batzuk.

Non eta nola eskatu zure eskubideak: arduradunari idazki bat bidaliz bere posta-helbidera edo helbide elektronikora (A atalean adierazitakoak), erreferentzia hau adieraziz: «Datu pertsonalak», eta zehaztuz zein den baliatu nahi den eskubidea eta zein datu pertsonali buruz ari garen.

Zure datuen tratamenduari dagokionez enpresarekin desadostasunik izanez gero, erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Agentzian (www.agpd.es).

 

6. Datu pertsonalen segurtasuna.

Zure datu pertsonalen segurtasuna babesteko asmoz, jakinarazten dizugu behar diren neurri tekniko eta antolaketa-neurri guztiak hartu ditugula emandako datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko, datu horiek aldatu, galdu eta baimendu gabeko tratamendu edo sarbideetatik babesteko.

 

7. Datu pertsonalak eguneratzea.

Ez gara arduratzen gure web-orrian dauden esteken bidez hirugarrenei emandako datu pertsonalen pribatutasun politikaz. Garrantzitsua da, zure datu pertsonalak eguneratuta mantendu ahal izateko, horietan aldaketaren bat egon den guztietan jakinaraztea; bestela, ez dugu horien egiazkotasunaren aurrean erantzuten.

Pribatutasun politika hau 2019ko abenduaren 7an aldatu zen, eta aldatu egin daiteke, gure webgunean gertatzen diren aldaketetara egokitzeko, bai eta datu pertsonalei buruz agertzen diren lege-aldaketetara edo jurisprudentzia-aldaketetara egokitzeko ere. Hori dela eta, irakurri egin behar da web-orri honen bidez datuak ematen dizkiguzun bakoitzean.

 

D. Erantzukizunak.

Web-orri hau erabiltzailearen eskura jarrita, kalitatezko zerbitzu bat eskaini nahi dizugu, ahalik eta arreta handiena jarriz zerbitzua ematean eta erabilitako baliabide teknologikoetan. Hala ere, ez dugu erantzungo erabiltzailearen sistema informatikoa nolabait kaltetu dezaketen birusen eta beste elementu batzuen presentziaren aurrean.

Ez dugu bermatzen zerbitzuaren erabilgarritasuna etengabea izatea.

. ERABILTZAILEAK debekatuta dauka gure atarian gure sistema informatikoen funtzionamenduan gehiegizko gainkarga eragiten duen edozein ekintza egitea, bai eta gure webgunearen funtzionamendu normala aldatzen ahal duten birusak sartzea edo robotak edo softwarea instalatzea ere, edo, azken batean, gure sistema informatikoei kalteak eragitea.

ERABILTZAILEAK bere gain hartzen du gure web-orria erabiltzearen ondoriozko erantzukizun guztia.

ERABILTZAILEAK aitortzen du gure ataria erabiltzeko baldintza guztiak ulertu dituela, eta onartzen du horiek nahikoa direla akatsik ez egiteko, eta, beraz, osorik eta berariaz onartzen ditu.